XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parrokiaren berrinauguraketaren ekitaldi luzea.

Pasa den igande honetan, Azkoitiko Parrokiaren berrinauguraketa ospatu zen Donostiako gotzaia den Jose Mari Setienen presentziarekin.

JUARISTIren argazkian elizan izandako ekitaldia ikus daiteke.

Bost urte luze ondoren eta 200 milioitik gora gastatuz, bai kanpo eta bai barne berriztaketak amaitu dira.

Ospakizunean, anekdota bat, Jenaro Lekuona herriko parrokoak aurrez aipaturikoa errepikatzen hasi zenean, gehiegi luzatuz, jendea zurrumurruka hasi zen eta baita ere aldegiten, Kiruriko bazkaria zain bait zuten.

Gauzona laburra bada...

Azken egun pasa, baina aurreko astean zehar hainbat ekitaldi burutu ziren, hauen artean hitzaldiak parrokiarekin loturarik dituzten gaiei buruzkoak.